Motxaila Eguneko bertso saiorako sarrerak salgai daude

Barren.eus 2019ko mar. 13a, 14:03

Zerua Motxailen aterpe izeneko bertso saioa antolatu dute Mendaron, Motxaila Egunaren barruan. Aurtengoan ere puntako bertsolariek hartuko dute parte: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Alaia Martin.

Aurtengo Motxaila Eguna martxoaren 30ean izango da, eta bezperarako, martxoaren 29rako, Zerua Motxailen aterpe bertso saioa antolatu dute. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Alaia Martin arituko dira bertsotan eta Maialen Olazabal mendaroarrak egingo ditu gai jartzaile lanak. San Agustinen izango da saioa, 22:00etan hasita.

Sarrerak salgai daudela jakinarazi dute antolatzaileek. Aitz Beltz tabernan edo Morroskilo dendan eros daitezke, 5 euroan.

∞Lotura duten albisteak: