Anarik kontzertua emango du barixakuan Sutegixa Gaztetxean

Barren.eus 2019ko mar. 13a, 13:25

Elgoibarko Gazte Asanbladak antolatuta kontzertua emango dute Anarik eta bere taldeak, barixaku gauean Sutegixan, Elgoibarko Gaztetxean. Kontzertu bira baten aurrenekoa izango da Elgoibarkoa.

2019 03 13 anari sutegixan elgoibar kartela gazteasanbladaAnarik (Azkoitia, 1970) 1997an egin zuen debuta, eta ordutik bakarkako bost disko eta Pettirekin elkarlanean egindako beste bat kaleratu ditu. Rock estiloko musika egiten du batez ere.

Elgoibarren bere taldearekin batera emango du kontzertua, Ander Mujika musikari elgoibartarra tartean. "Negu-pasan gaude, gozo. Martxoaren 15ean aterako gara mundura, Elgoibarko Gaxtetxean. Handik aurrera, Azpeitia, Basauri, Zumaia, Iruñea, Xatiba, Sara...", idatzu du Anarik bere sare sozialetan Elgoibarren emango duen kontzertuare harira.

23:00etan hasiko da emanaldia. Sarrerak 6 euro balio ditu, eta aurrez erosteko aukera dago Pitxintxun.

Honelako zerbait aurkituko dute Sutegira gerturatzen direnek: