Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 03 12 2018 05 03 atabal danborrada kartel lehiaketa irabazlea asier gurrutxagaElgoibarko danborradarako kartel lehiaketara lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 17a izango dela jakinarazi du Atabal elkarteak.

Ekainaren 15ean, 23:00etan, egingo da aurten nagusien danborrada Trinitate jaien barruan, eta Atabal elkarteak danborrada iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du, beste behin ere.

2018ko nagusien danborradako kartela aukeratzeko lehiaketan 18 urtetik gorako edozeinek har dezakeela parte jakinarazi dute antolatzaileek. Bakoitzak nahi duen teknika erabili dezake kartela egiteko, baina ezinbestean agertu beharko da ondorengo testua: "Elgoibarko 2019ko danborrada. Ekainaren 15ean 23:00etan". Lanak Elgoibarko Kultur Etxean aurkeztu beharko dira, 2019ko maiatzaren 17rako (eguerdiko 13:00ak baino lehen). Irabazleari 300 euroko saria emango diote.
Iaz, Asier Gurrutxagak aurkeztutako lan batek irabazi zuen danborrada iragartzeko kartel lehiaketa.

• Danborradarako kartel lehiaketako irabazleak, urtez urte:

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza