Errigorak gaur hasi du Nafarroa hegoaldeko uzta eskutik eskura zabaltzeko kanpaina

Barren.eus 2019ko mar. 7a, 13:59

Gaur, martxoak 7, hasi du Errigora ekimenak aurtengo bere lehen kanpaina, 5 urte maite duguna elikatzen lelopean, eta martxoaren 22ra arteko epea egongo da Nafarroa hegoaldeko produktuak eskatzeko. Kamisetak ere salduko dituzte, 5 euroan.

Oliba-olio birjina estra, kontserba-sortak eta arroza eskainiko dituzte, euskaraz etiketatuta, ekoizten dituzten herrietako olio-errotetan edo kontserberetan duten zuzeneko prezio berean. Olioarekin batera, kamisetak ere eskainiko dituzte, 5 euroan. Errigora marka ikustarazi eta komunitatea indartzeko egin dituzte kamisetak, eta asmo horrekin eskainiko dituzte, dirurik irabazteko asmorik gabe. Elgoibarren eta Mendaron www.errigora.eus webgunearen bidez egin behar dira eskaerak eta aurrerago zehaztuko dute produktuak non jaso ahal izango diren. Nolanahi ere, olioa eta kamisetak apirilaren 5etik 17ra bitartean banatzea aurreikusten dute, eta kontserbak eta arroza maiatzaren 22tik 31ra bitartean (Gurean banaketa zein egunetan egingo duten ez dute zehaztu oraindik).

Seigarren urtea du hau Errigorak. 2013ko udazkenean du abiapuntua berez ekimenak, orduan ekin baitzion Zazpiak Bat Harreman Sareak Nafarroa hegoaldeko ekoizleen produktuak saltzeari, baina Errigora bera 2013ko urrian aurkeztu zuten, AEK, Ikastolen Elkartea eta Sortzenekin batera. Kontsumo-ohituretan eragin, Nafarroa hegoaldean ekoitzitako produktuak saldu (240.000 litro olio eta 700.000 ontzi kontserba baino gehiago banatu dituzte), eta bide batez, Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari laguntzeko bidea zabaldu zuten orduan, eta esan gabe doa Errigorak urte hauetan lortutako diruak beste arnasa bat eman diola zonifikazioaren pean lanean ari den euskalgintzari. Hemen, eskaintza:

  • Oliba-olio birjina estra (5 L): 22 euro
  • Oliba-olio birjina estra ekologikoa (5L): 32 euro
  • Olio-barietate sorta (5Lx4): 108 euro
  • Pikillo piperrak (425 ml-ko 12 ontzi): 32 euro
  • Pikillo piper ekologikoak (250 ml-ko 12 ontzi): 36 euro
  • Zainzuriak (425 ml-ko 12 ontzi): 43 euro
  • Zainzuri ekologikoak (370 ml-ko 12 ontzi): 45 euro
  • Orburuak (720 ml-ko 12 ontzi): 45 euro
  • Orburu ekologikoak (720 ml-ko 12 ontzi): 77 euro
  • Barazki-menestra (720 ml-ko 12 ontzi): 39 euro
  • Barazki-menestra ekologikoa (720 ml-ko 12 ontzi): 64 euro
  • Potxak (720 ml-ko 12 ontzi): 22 euro
  • Potxa ekologikoak (720 ml-ko 12 ontzi): 29 euro
  • Tomate frijitua (370 ml-ko 12 ontzi): 15 euro
  • Tomate frijitu ekologikoa ( 370 ml-ko 12 ontzi): 17 euro
  • Kremak (500 ml-ko 12 ontzi): 19 euro
  • Krema ekologikoak (500 ml-ko 12 ontzi): 24 euro
  • Arroza (lido) (1Kg-ko 12 pakete): 21 euro
  • Arroz zuri ekologikoa (1kg-ko 12 pakete): 42 euro

 ∞ Lotura duten albisteak: