Orri markagailuen lehiaketak baditu irabazleak

Barren.eus 2019ko mar. 6a, 14:05

Orri markagailuen lehiaketa antolatu zuen Gotzon Garate Udal Liburutegiak, eta irabazleak zein izan diren jakinarazi dute.

Antolatzaileek esan dutenez, jende askok hartu du parte, eta Gemma Monreal eta Paula Heras epaimahaikideek lan handia eduki dute irabazleak aukeratzerako orduan. 400 lan baino gehiago aurkeztu ziren lehiaketara, eta horietako hiru saritu dituzte, Irati Uzkudunek, Aitana Luquek eta Ortzi Rodriguezek aurkeztutako orri markagailuak, hain zuzen ere. Saritzat tablet bana jaso dute. Hona hiru lan irabazleak:

2019 03 05 orri markagailuak lehiaketa liburutegi lan irabazleak

 orri markagailuak lehiaketa liburutegi lan irabazleak 2

∞Lotura duten albisteak: