Ez gorde mozorroak, inauteri-martitzena gelditzen da

Barren.eus 2019ko mar. 5a, 10:42

Inauteri-martitzenarekin amaituko dira gaur inauteriak. Mozorroen elkartzea, kantu kolore haur berbena eta Mauxitxaren kalejira izango dira, besteak beste.

Elgoibarko Herri Eskolakoek ere gaur ospatuko dituzte inauteriak ikastetxeko jolaslekuan egingo duten inauterietako jaialdiarekin, 14:30etik aurrera. Kaleko ekitaldiak 16:45ean hasiko dira Kalegoen plazan. Mozorroen elkarretaratzea egingo dute 16:45ean. Hona gaurko egitaraua.

 5, MARTITZENA

  • 16:45 Mozorroen elkarretaratzea. Kalegoen plazan.
  • 17:00 Kantu kolore haur berbena: Far West. Kalegoen plazan.
  • 18:00 Eguren orkestraren dantzaldia eta mozorro lehiaketa. Jubilatuen Biltokian.
  • 18:15 Mauxitxa txarangaren kalejira. Erraldoi, buruhandi eta zezenzikletekin.

Gogoratu inauterietako argazkiak bidaltzen dizkiguzuenon artean Errigorak emandako bi otar zozketatuko ditugula. BARRENen, martxoaren 15eko zenbakian emango dugu irabazlearen berri. Argazkiak bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus edo BARRENeko watsapp-era (688 634 044). Jasotako argazki guztiak webgune honetan zintzilikatuko ditugu.

∞Lotura duten albisteak: