Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 03 01 erlauntza vaiven antzerkia elgoibar 1Vaiven Teatroak Erlauntza antzezlana taularatuko du gaur iluntzean Elgoibarko Herriko Antzokian. Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera, beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera.

Urteak, baina, ez dira alferrik pasatzen, eta asteburu "eroa" izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat nahasten direnean. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak, eta dantzan komunikatzen omen dira. Malkoak eta irriak baimenik gabe nahasten diren komedia mikatza da Vaiven antzerki taldearen Erlauntza.

20:30ean hasiko da emanaldia.

2019 03 01 Erlauntza Vaiven antzerkia

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza