Egitarau zabala izango dute inauteriek Elgoibarren eta Mendaron

Barren.eus 2019ko ots. 27a, 20:49

Mozorroen festa barixakuan hasiko da Elgoibarren, Elgoibar Ikastolakoen Euskal Inauteriarekin. Barixaku gauean kontzertu berezia emango du Sinuosek. Inauterietako egun handia baina zapatuan izango da.

Mendaron eguerdian hasiko da festa larunbatean (martxoaak 2), Bizi-Poza txarangarekin, eta arratsaldean diskoteka eta txokolate jana egingo dituzte frontoian. Elgoibarren, berriz, Atxutxikaraokea antolatu dute zapatu arratsalderako, eta gero mozorroen desfilea egingo dute, Mauxitxa txarangarekin. Gauean Fan&go taldearekin erromeria egongo da. Martitzenean, berriz, mozorroen elkartzea egingo dute Kalegoen plazan, eta umeentzako ikuskizuna egongo da. Mauxitxa Txarangak girotuko ditu gero kaleak. Mendaron ere, mozorro tailerra eta musikarik ez da faltako. Hona Elgoibarko eta Mendaroko inauterietako egitaraua:

Inauteriak 2019
1, BARIXAKUA

  • 15:15 Euskal Inauteria. Elgoibar Ikastolako ikasleek kalejira egingo dute, Ikastolatik Kalegoen plazara arte. Euria egiten badu Ikastolan bertan egingo dute jaialdia.
  • 15:15 Inauteri festa. Mendaroko Ikastolan.
  • 16:30 Ludotekako mozorro festa. Merendola, dantzaldia eta mozorro lehiaketa. Ludotekan.
  • 22:30 Sinuöseren inauterietako kontzertua. Kalean zehar eta herriko tabernetan.

2, ZAPATUA

  • 12:30 Bizi Poza txaranga, Mendaron.
  • 17:30 Diskoteka animatua, Mendaroko frontoian.
  • 18:00 Atxutxikaraokea eta koreografiak. 2-12 urte bitarteko haurrentzat, Maalako parkean. Atxutxiamaikak antolatuta.
  • 18:30 Txokolatada, Mendaron.
  • 19:30 Mozorroen desfilea, Maalatik plazara. Mauxitxa txarangarekin. Erraldoi, buruhandi eta zezenzikletekin.
  • 00:30 Erromeria. Fan&go taldearekin. Maalako parkean.

3, DOMEKA

  • 17:00 Mozorro tailerra, Mendaroko Goñati frontoian.
  • 18:00 Munduan Berbena, dantzaldia, Mendaron.
  • 18:00 Dantzaldia, Eguren orkestrarekin, Jubilatuen Biltokian.

5, MARTITZENA

  • 16:45 Mozorroen elkarretaratzea. Kalegoen plazan.
  • 17:00 Mozorro tailerra, Mendaroko frontoian.
  • 17:00 Kantu kolore haur berbena: Far West. Kalegoen plazan. Euria egiten badu, Maalan.
  • 18:00 Eguren orkestraren dantzaldia eta mozorro lehiaketa. Jubilatuen Biltokian.
  • 18:15 Mauxitxa txarangaren kalejira. Erraldoi, buruhandi eta zezenzikletekin.