Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 02 22 musika entsegu lokalak pedro mugurutza elgoibarHogei metro koadroko bost entsegu gela intsonorizatu eraiki ditu Elgoibarko Udalak Pedro Mugurutza ikastetxea egon zen eraikinean, sotoan. Herriko musika eta kultur taldeek erabiliko dituzte. Udaleko kultura sailak hogei musika talde inguru ditu identifikatuta Elgoibarren.

Elgoibarko Musikarien Elkarteak (EME) kudeatuko ditu Pedro Mugurutzako entsegu lokalak. Hala erabili nahi dituzten musikariek elkartean izena eman beharko dute. Azpiegitura berria aurkezteko agintariek egin duten prentsaurreko agerraldian azaldu dutenez, Kultura sailak hogei talde eta bakarlari inguru ditu identifikatuta, entseguak egiteko leku egokirik ez dutenak. Horietako batzuek Elgoibartik kanpo bilatu behar izan dituzte entsegatu ahal izateko lekuak. Musikari horiei lagundu eta entseguak egiteko zuten arazoari irtenbidea emateko eraiki dituzte entsegu lokalak. Udalak 153.000 euroko (B.E.Z. kanpo)inbertsioa egin duela zehaztu du. Pedro Mugurutzako eskola egon zen eraikinaren sotoan eraiki dituzte bost entsegu gelak. Gela intsonorizatuak dira eta hogei metro koadro ditu bakoitzak. Murgil eraikuntza enpresak eraiki ditu, bost hilabetean. 

Elgoibarko alkate Ane Beitiak adierazi duenez, ekintza kulturalak bultzatzeko apustua egin du Udalak, beste behin ere, "elgoibartarrei euren gaitasun artistikoak garatu ahal izateko lokal hauek eskainiz". Etorkizunean herrian antolatuko diren kontzertuetan lokal hauetan entseatuko duten musikarien parte hartzea sustatzen saiatuko direla gaineratu du.

Lotura duten albisteak:

2019 02 22 musika entsegu lokalak pedro mugurutza elgoibar v1

 

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza