Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 02 22 zapolako Bunkerra ahaztuen oroimena markina xemein36ko gerran gudari eta milizianoek antolatutako defentsa guneak (bunkerrak, metrailadore habiak, lubakiak...) ezagutzeko mendi irteera gidatua antolatu dute elkarlanean Elgoibar1936 eta Ahaztuen Oroimena taldeek eta Morkaikok.

Markina-Xemeinengo lurretan dauden Atxondoko muinoa eta Zapola inguruetara egingo dute mendi irteera, martxoaren 10ean. 36ko gerran, gudari eta milizianoek antolatutako defentsa guneak bisitatu dituzte. Markina-Xemeingo Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteko kideek Ezkurhandi, Olabe, Igotz, Zapola eta Zapolazpin identifikatuta dauzkaten gerra instalazioak erakutsiko dituzte. Izan ere, 36ko gerrako bigarren defentsa lerroa egon zen inguruotan, frontearen lehen lerrotik atzerago. Besteak beste, hiru ametrailadore habia (Igotz, Zapola eta Zapolazpia) eta hamarnaka trintxera metrorekin prestatu ziren tropa faxistei aurre egiteko. Hala, irteeran parte hartzen dutenek aurkitu berri den azken metrailadore habia bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute Zapola inguruetan eta iazko ekainean auzolanean berreskuratu zituzten lubakiak eta bunkerrak ikusiko dituzte Larruz baserritik gertu.

Irteera 8:45ean izango da Elgoibarko Kalegoen plazatk. Gero, Markina-Xemeinen 9:30ean irtengo dira Boluko zubitik. Morkaiko mendi taldeak Errosari kalean duen egoitzan eman daiteke izena edo elgoibar1936@gmail helbidera idatzita ere bai.

2019 02 22 ametrailadore habia zapola markina xemein ahaztuen oroimena

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza