Andoaingo Piano Jaialdian hartu dute parte Elgoibarko eta Mendaroko musika eskoletako ikasleek

Barren.eus 2019ko ots. 20a, 13:20

Aurreko hilabeteetan ehunka haur eta gazte piano doinuak lantzen aritu dira, Andoaingo Piano Jaialdia helburu nagusitzar hartuta. Izan ere, Andoaingo Piano Jaialdia mugarria da Euskal Herriko musika eskola askorentzat. Elgoibarko Inazio Bereziartua eta Mendaroko Ameikutz musika eskolek ere ilusio eta mimo handiz prestatu dituzte ikasleak.

Euskal Herriko bazter guztietatik joandako 501 piano ikaslek hartu zuten parte Andoaingo XIV. Piano Jaialdian, joan den asteburuan. Horien artean ziren Inazio Bereziartua musika eskolako 25 ikasle eta Mendaroko Ameikutz musika eskolako lau. 

Elgoibarko hamar ikaslek bakarka hartu zuten parte, eta guztira, urrezko lau domina eta zilarrezko sei lortu zituzten. Binakako kategorian, Elgoibarko zortzi bikotek hartu zuten parte eta denen artean urrezko sei domina eta zilarrezko bi eskuratu zituzten. Bikotekako sailean, gainera, Nora Arzamendi eta Maria Sasiainek osatutako bikoteak ohorezko aipamena jaso zuen eta itxiera ekitaldian jotzeko aukeratu zituzten bi pianojoleak. Mendaroko Ameikutz musika eskolatik lau ume joan ziren: Aimar Enjuto, Haizea Irasuegi, Haizea Urkia eta Ilune Rico. Zilarrezko dominak jaso zituten eta diplomak.

Musikari gazteek erronka bikoitza izaten dute dute Andoaingo jaialdian, norberaren maila gainditzea eta jendaurrean aritzea. Musikariak adinaren arabera igotzen dira taula gainera eta profesionalek erabiltzen ohi duten pianoan joten dute urtean zehar ikasitakoa.

2019 02 19 piano jaialdia andoain mendaro ameikutz

2019 02 19 piano jaialdia andoain mendaro ameikutz dominegaz