'El Pajaro Chogui', Jesus Urizarren omenez, Elgoibarko Udal Musika Bandaren eskutik

Barren.eus 2019ko ots. 19a, 13:00

Jesus Urizar zena omendu zuen Elgoibarko Udal Musika Bandak Herriko Antzokian eman zuten azken kontzertuan. Jesus Urizarrek gustukoen zuen El Pájaro Chogüí kantua jo zuen bandak. (bideoa dauka)

Berezia izan zen Udal Musika Bandak joan den otsailaren 3an Herriko Antzokian eman zuen kontzertua. Batetik, Seïn saxofoi laukoteak hartu zuen parte emanaldian, eta bestetik urtarrilean zendu zen Jesus Urizarri azken agurra eman zioten, Duo Plaentxi eta Basaur taldeetako kide zenak bandarekin zuen harremana eta elkarlana eskertzeko. Minutu bateko isilunea egin eta gero, Jesus Urizarrek gustukoen zuen El Pájaro Chogüí kantua jo zuen bandak Gorka Mujikaren zuzendaritzapean. Jesus Urizarren seme Iban Urizarrek ere hartu zuen parte aitari eginiko omenaldian, bandako kidea baita; fliskornoa joten du. Oraingoan, baina, kantua abestu zuten sei lagunetako bat izan zen. Eulogio Mancebok grabatu eta plaentxia-eus-ek sarera igotako ondorengo bideoan ikus-entzun dezakezue bandaren interpretazioa. 

Herriko Antzokia txiki geratu zen eta hainbat lagun sartu ezinda gelditu ziren.

Duela urte batzuk, 2009ko Errege Eguneko kontzertuan, Udal Musika Bandak eta Duo Plaentxik elkarrekin jo zuten El Pajaro Chogui abestia (Txomin Mujikak egokituta), Herriko Antzokian. Honako bideoan.