Bilboko Vulk taldeak kontzertua emango du sotoan, barixakuan

Barren.eus 2019ko ots. 14a, 13:05

Sinüosek antolatuta, Vulk taldeak kontzertua emango du barixakuan (otsailak 15) Elgoibarko Kultur Etxeko Sotoan.

Bilboko talde gaztea da Vulk, Ingalaterrako post-punk-etik zuzenean edaten duena, bai estiloan eta bai jarreran. Joy Division gogorarazi dezake, baina haien irmotasuna eta iluntasuna duelako ardatz, baina Vulk harago doa. Ground For Dogs euren bigarren lana argitaratuta, kontzertuz kontzertu dabiltza orain. Primavera Sound, Ebrovision eta Psych Fest jaialdietan ere jo dute.

23:00etan hasiko da Vulk taldeak Kultur Etxeko Sotoan emango duen zuzeneko emanaldia. Entzun Vulk taldearen musika hemen: vulk.bandcamp.com