Donostiako Orfeoiaren kontzertua ikustera joateko autobusa antolatu du Udalak

Barren.eus 2019ko ots. 14a, 12:11

Donostiako Orfeoiak eta Gustav Mahler gazte-orkrestrak kontzertua emango dute martxoaren 7an Donostiako Kursaalean. Elgoibarko Udalak doako autobus bat antolatu du kontzertura joan nahi dutenentzako.

Martxoaren 1a baino lehen eman behar da izena, 943 742 158 telefono zenbakira deituta edota kultura@elgoibar.eus posta elektronikora mezua idatzita. Martxorean 7an 18:40ean irtengo da autobusa King Kong-eko autobus geltokitik. Kontzertua 20:00etan hasiko da.

Jonathan Nott zuzendariak gidatuko du Donostiako Orfeoiak eta Gustav Mahler Jugendorchester orkrestrak Kursaalean emango duten kontzertua. Mahlerrek naturarekiko zuen maitasuna adierazi zuen 3. sinfonian, idatzi zituenetatik luzeena. Bere sinfoniak ingurune bukolikoan sortzen zituen eta honek aztarna utzi zuen pentagramaren lerroetako bakoitzean.
Ikuskizunerako sarrerak www.kursaal.eus web orrialdean daude salgai. Prezioa: 55€, 44€, 35€, 28€, 11€ eta 3€ (30 urtetik beherako lagunentzat, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago Kursaaleko leihatiletan. Langabeak promozio honetara heldu daitezke).