Pilar Herrero elgoibartarraren “Gizakia koloretan” margo erakusketa inauguratuko dute barixakuan

Barren.eus 2019ko ots. 13a, 15:50

Etnia desberdinetako emakumeen erretratuez osaturiko erakusketa da Gizakia koloretan. Donostian jaio baina 30 urte baino gehiagoan Elgoibarren bizi izandako Pilar Herrero Sokobéhèrenak eginiko margolanak dira.

Emakumeen nazioarteko egunaren harira antolatu du erakusketa Elgoibarko Udalak, Berdintasun Sailaren bitartez eta Haizea Elgoibarko Emakume Taldearekin elkarlanean. Barixaku honetan, otsalaren 15ean, inauguratuko dute erakusketa Kultur Etxeko erakusketa gelan. Egileak berak bisita gidatua emango du 19:00etatik aurrera. Otsailaren 28ra bitartean eongo da zabalik erakusketa, astelehenetik larunbatera, 18:30etik 20:30era.

 • Ibilbide laburra margogintzan

Pilar Herrero orain dela 66 urte jaio zen Donostian eta Elgoibarren bizi izan da 32 urte baino gehiagoan. Elgoibarko estreinako bidaia agentzian egi zuen lan erretiroa hartu zuen arte. Duela bost urte Zarautzera joan zen bizitzera eta orduan hasi zen margotzen, bere kabuz. "Ordura arte sekula ez nuen eduki pintzelik nire eskuetan. Nik eginiko margolanak gustatzen zitzaizkiela esan zidaten ingurukoek eta Zarauzko artezalean eman nuen izena. Pintura tailerra da eta han hasi nintzen lantzen nire sormena. Eta asmatu egin nuen, asko ikasi bainuen", azaldu du Herrerok. Geroztik asko izan dira sortu dituen lanak, gehienak erretratu etnikoetan oinarritutakoak. Erabiltzen dituen teknikei dagokionez, nabarmentzekoak dira oleoa, akuarela, pastela eta akrilikoa. Bakarka zein taldeka sortutako obrez osaturiko 15 erakusketa egin ditu orain artean Aia, Usurbil eta Zarautzen. Azken honetan, gainera, denda baten erakusketa ia iraunkor bat ere bada.

2019 02 12 erakusketa pilar herrero gizakiakoloretan kartela