Gare irratizaleen taldeak bat egin du Europako Kirol Herri izendapenarekin

Barren.eus 2019ko ots. 13a, 15:14

Elgoibar Europako Kirolaren Herria dela jakinarazteko mezua zabalduko du uhinetan Elgoibarko GARE irratizaleen taldeak.

Baimena eskuratu ostean, EG2ETS adierazgarri berezia jarri dute airean Gare irratizale taldeko kideek. "Izendapena eta gure herria munduko irratizalen artean ezagutzera ematea da gure asmoa", azaldu dute. Joan den astelehenean hasi ziren, eta martxoaren 12ra bitartean zabalduko dituzte mezuak. Egunero hiru bat irratizale dabiltza mezua zabaltzen eta bakoitzak 160 kontaktu egin ditzake egun bakar batean.

Lotura duten albisteak: