Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 02 08 motxaila beer mendaro ikastaroaMendaroko Motxaila Beer garagardo ekoizleek garagardoa egiten ikasteko ikastaroa emango dute Mendaroko Gaztetxean.

Bi asteburutan egingo dute garagardo tailerra, otsailaren 9an eta 17an. Lehenengo saioan, zapatu honetan, 15:30etik aurrera, garagardoa egingo dute eta botilaratzean zentratuko dira bigarren saioan, otsailaren 17koan. Garagardoa egiteaz gainera, hainbat euskal garagardo dastatu eta elkarrekin alderatzeko aukera eskainiko diete antolatzaileek parte hartzaileei.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, lapiko bat eraman behar da ikastarora. Izena emateko honako telefono zenbakira deitu behar da: 669 037 088.

Zer den Motxaila Beer. Bertso baten bidez azaltzen dute eurek, argi eta garbi:
Etungo ur basatiz
formula bakarra,
gehi botila azpiko
bakterio puzkarra,
hauxe da Motxaila Beer
zerbeza makarra,
gusto fina dauka ta
gainean aparra.

2019 02 08 motxaila beer mendaro ikastaroa 1

2019 02 08 motxaila beer mendaro ikastaroa fermentazio

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza