‘La Traviata’ opera emango dute Herriko Antzokiko pantailan

Barren.eus 2019ko ots. 7a, 14:44

Verdiren La Traviata opera ezaguna emango dute barixaku iluntzean Elgoibarko Herriko Antzokian, aurrez grabatutako formatuan.

Richard Eyre zuzendari eta musikari britaniarrak zuzendutako bertsioa eskainiko dute. Eyrek 1994an Londresko Royal Opera House antzokian zuzendu zuen estreinakoz La Traviata obra, eta gerora bertsio gehiago egin ditu. 1852an Alexandre Dumasek idatzi zuen La dama de las camelias liburuan oinarrituta dago opera. Violeta Valery gortesana da protagonista, bere maitaleagatik edozer egiteko prest dagoen emakumea. Operak hiru akto ditu (160 minutu). 20:30ean hasiko da emanaldia. Sarrerak 10 euroan saduko dituzte (7 euro gazte-txartela dutenek)