Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 02 02 santa eskea etxegina elgoibarEtxegiña taldeko kideak Elgoibarko kale eta auzoetan jardun dute kantuan eta eskean. Eguraldi zakarra izan dute goizeko lehen partean, kaskabarra ere bai behin baino gehiagoan, baina bi taldeak bat egin ostean ateri eutsi dio.

Etxegiña taldekoak 9:00etan batu dira bolatokian, eta bi taldetan banatuta koplatuko dute herria. Urazandiko La Union elkartean egin dute bat bi taldeek hamaiketakoa egiteko, eta handik San Lazaro egoitzara joan dira. Zahar etxean abestu ondoren atera dira eguneko lehen eguzki izpiak eta ospatu eta dena egin dute zenbait kidek. Ateri eutsi dio eta aterkiak itxita jardun dute santa eskean goizeko bigarren zatian. 14:00ak alderako Errosario kaleko Ama Birjinaren oinetara batu dira. Egun guztian moduan orain gutxi zendu den Jesus Urizar izan du gogoan Kepa Urainek amabirginaren azpian kantatu dituen bertsoetan. Urainekin batera koplari nagusia izan zen Urizar hainbat urtean. Amaieran, Baltasar elkartean bazkalduko dute Etxegiñakoek.

Etxegiñak German Uriguen Etxegiñari zor dio taldearen izena, bera hasi baitzen 1925ean kaleko Santa Ageda eskearekin Elgoibarren. Ermuan jaio zen, gaztetatik zaletu zen bertsotara eta bere bertsorik ezagunena, gaur egun oraindik abesten den salbea da, 17 urterekin lehen aldiz Ermuan kantatua. 1980ra arte aritu zen koplari eta 1981ean Kepa Urainek hartu zion lekukoa.

2019 02 02 santa eskea etxegina elgoibar soarte

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza