Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 05 16 plazatikgaztetxerasaioaJoan zen zapatuan jokatu zen Plazatik Gaztetxera bertso txapelketaren Elgoibarko kanporaketa. 30 bat lagun bildu ziren afaritarako, eta ondoren, 60 bat lagun izan ziren bertso saioan. Maddi Sarasua eta Manex Astigarraga izan ziren saioko irabazleak, eta zuzenean pasatu dira hurrengo fasera. Eibarko eta Elgoibarko saioetako momentu onenekin osatutako Plazatik Gaztetxera TB saioa jarri du sarean Topatu.infok. (bideoa dauka)

 Jokin Arriola gai jartzaileak gidatuta, Manex Astigarraga Bergara eta Maddi Sarasua Laskarai, Antton Aizpurua Aldape eta Ainhoa Sarasua Laskarai, Aitor Bizkarra Ruiz eta Txaber Ormazabal Villanueva eta Amaia Iturriotz Etxaniz eta Mikel Iturriotz Etxanizek osatutako bikoteak izan ziren bertsotan Elgoibarko Gaztetxean. Maddi Sarasua eta Manex Astigarraga izan ziren saioko irabazleak, eta zuzenean pasatu dira hurrengo fasera. Eibarren, berriz, Eli Pagola eta Eñaut Martikorenak lortu zuten finalerdietarako txartela Finalerdiak gaur (maiatzak 22) eta bihar jokatuko dira, Antzuolan eta Deban.

Topatu.infok eta zazpi gaztetxeek Eibarko eta Elgoibarko saioetako une dibertigarrienak bildu dituzte Plazatik Gaztetxera web TB saioan. Hona hemen bideoa:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza