Ane San Martin elgoibartar gaztearen oleo erakusketa inauguratuko dute gaur Kultur Etxean

Barren.eus 2019ko ots. 1a, 10:56

Ane San Martinek 17 urte baino ez ditu, eta dagoeneko prest dauka bere estreinako margo erakusketa. Gaurtik hilaren 9ra arte egongo dira ikusgai bere lanak Kultur Etxean.

Amaren familiakoak ditu Ane San Martinek gen artistikoak. Antzerkirako, kanturako, dantzarako, artisau lanetarako eta abarrerako zaletasuna izan dute bere arbasoek: amonak gantxiloa egiten du, aitona antzerkian eta abesten ibili zen, osabak ere dantzan eta kantuan ibilitakoak dira, eta ama bera ere diseinu munduan ibilitakoa da. Etxean presente eduki dute beti artea, modalitate guztietan. Iturri horretatik edan du Anek umetatik, eta oso gazte hasi zen eskola osteko orduak margoari eskaintzen.

Astelehenetik larunbatera egongo da ikusgai erakusketa, 18:30etik 20:30era, Kultur Etxeko erakusketa gelan.

Irakurri hemen Ane San Martinek BARREN aldizkariari eskaini dion elkarrizketa (1104. zenb. -PDF-)

ane san martin gemma monreal marglariak elgoibar barren