Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 05 20 crobandaEuskal Herrian bira egingo du Vigoko Cro! musika taldeak eta Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan egingo dute lehen geldialdia, barixaku honetan, hilak 22. Sinuöse kolektiboak antolatutako kontzertua izango da, eta hurrengoa ere prest dute, ekainaren 5ean egingo baitute Hellgoibarko hirugarren Metal Gaua Maalako parkean.

Hileroko hitzorduari eutsiz, Sinuöse kolektiboak emanaldia antolatu du barixakurako. Oraingo honetan Vigo hiritik, Galiziatik, datorren Cró! musika taldeak musikatuko du sotoa. 23:00etan hasiko da kontzertua eta hiru euroan salduko dituzte sarrerak.
Sinuösekoek jakinarazi dutenez, rocka, jazza eta bideosorkuntza uztartzen ditu talde galiziarrak. "Zuzenekoan lau musikariren fluxua eta bideo artistaren arteko komunikazio hartu-emana da, esperientzia bakar eta paregabea sortuz kontzertu bakoitzean".

Estudioan grabatutako hirugarren diskoa aurkeztera etorriko da boskote galiziarra Euskal Herrira. Pera izeneko diskoan zuzeneko inprobisazioz osatutako aurreko grabaketatik aldendu eta kolaborazioetan oinarritu dute. Estudios Brazil soinu estudio entzutetsuan grabatu dute diskoa.

• Hellgoibarko metal gaua, ekainaren 5ean
Sinuöse kolektiboak antolatzen duen Hellgoibarko Metal Gauaren hirugarren ediziorako ere gero eta gutxiago falta da. Ekainaren 5ean izango da Maalako parkean eta jaialdiko kartela osatuko duten taldeen izenak jakinarazi dituzte antolatzaileek: Wormed eta Steel Puppets. Maalako estalde berria dardarka jarriko dute.

2015 05 21 crobirarenkartela

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza