Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 01 25 instagram lehiaketa gazteleku elgoibar Argazki irabazleaElgoibarko Gaztelekuak Instagram Lehiaketa antolatu du bigarren urtez. Mugertza krosari buruzko argazkia atkeztu behar zuten 13 eta 18 urteko gazteek eta Nerea Artetxek aurkeztutako argazki bat izan da irabazlea.

Elgoibarko Gaztelekuak, 2001 eta 2006 urteen artean jaiotako nerabeentzako Juan Mugertza Nazioarteko Krosaren Bigarren Instagram Lehiaketa antolatu du aurten eta guztira 51 argazki aurkeztu dira sare sozial honen bidez Elgoibarko Gaztelekuak duen @elgoibarkogaztelekua profilean. 


Lehen saria Nerea Artetxek irabazi du eta 150 euroko saria jasoko du. Lehiaketara aurkeztutako beste argazki guztiak Publikoaren Saria erabakitzeko ikusgai daude Gaztelekuko topagunean. Otsailaren 1era arte, 13 eta 18 urte bitarteko nerabeek beraien argazki gustukoenak bozkatzeko aukera izango dute. Boto gehien eskuratzen dituen argazkiak 100 euroko saria jasoko du eta otsailaren 1ean bertan egingo da boto kontaketa arratsaldeko 20:00ean.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza