Miren Narbaiza MICEk kontzertua emango du Elgoibarren

Barren.eus 2019ko urt. 24a, 14:12

Napoka Iria taldearen erdia izan zenak, Miren Narbaizak, MICE izenarekin hasi zuen bakarkako ibilbidea. 2017ko udazkenean bakarkako estreinako lana kaleratu zuen. Lan hori aurkeztuko du barixaku gauean sotoan emango duen kontzertuan.

Sinuosek antolatuta, barixaku gauean aurkeztuko du Miren Narbaizak (Eibar, 1986) MICE, bere bakarkako proiektua Elgoibarren, Kultur Etxeko sotoan. Ez da bakarrik etorriko. Bandaren babesean jardungo du Ilargi Agirre, Ibai Gogortza eta Joseba Baleztenarekin, hain zuzen ere. 23:00etan hasiko da emanaldia.

Napoka Iria desegin ostean hainbat musika proiektutan aritu izan da Miren Narbaiza, eta 2017ko udazkenean bakarkako estreinako lana kaleratu zuen. MICE izenarekin aurkeztu zuen bere burua bakarkako lan honetan. Abestiak berak idatzi eta sortu ditu, eta ekoizpen lanetan Joseba Baleztena izan du lagun.

Irakurri hemen Miren Narbaizak BARREN aldizkariari eskaini dion elkarrizketa (1103. zenb. -PDF-)