Kirola Elgoibarren izango da 2020ko egutegirako argazki lehiaketako gaia

Barren.eus 2019ko urt. 24a, 13:16

Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, martxan da 2020ko egutegia osatzeko argazki lehiaketa, eta 'Kirola Elgoibarren' izango da aurtengo gaia, Elgoibar “Europako Kirolaren Herria 2019” izendatu dutela aprobetxatuz.

Partaide bakoitzak, gehienez ere, sei argazki aurkeztu ahal izango ditu, hala ere, gehienez ere, pertsona bakoitzeko 3 argazki sarituko dira. Lanek originalak beharko dute izan. Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenez gain, herriko kirol klubetako partaideek ere, herrikoek zein kanpokoek, lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute. Parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa izango da. (ikus hemen lehiaketan prte hartzeko oinarriak)

Argazkiak aurkezteko azken eguna 2019ko urriaren 9a izango da, Kultur Etxean edota euskara@elgoibar.eus helbide elektronikoan.

Epaimahaiak hamabi argazki aukeratuko ditu egutegi handirako eta beste argazki bat egutegi txikian jartzeko, eta Txankakua merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 80 euroko bonuarekin sarituko dute aukeratutako argazki bakoitzaren egilea.

 

Lotura duten albisteak: