'El Caserio' zarzuela emango dute Herriko Antzokian barixakuan

Barren.eus 2019ko urt. 23a, 12:59

Sasibil Elkarte Liikoak Jesus Guridiren El Caserio zarzuela taularatuko du Elgobarko Herriko Antzokian, barixakuan.

Zartzuela hitza, musika, antzerkia eta dantza uztartzen dituen genero musikala da, eta herrialde ezberdinetako giro herrikoia eta kultura jasotzen ditu. El Caserio zarzuelako istorioa Arrigorri izeneko alegiazko herri bizkaitarrean gertatzen da. Santiren bizitza kontatzen da, Ameriketatik dirudun itzulitako gizon agure batena, bere baserriari jarraipen bat emateko bere bi ilobak ezkondu nahi ditu, Ana Mari eta Jose Miguel. Istorio horren bueltan hainbat pasadizo kontatzen dira, amodioarekin eta beste hainbat gairekin zerikusia dutenak.

Jesús Guridiren sorkuntza hau Madrilgo Zarzuela Antzokian estreinatu zuten duela 90 urte, eta genero lirikoaren obra gorenetakoa da adituen iritziz.
Sasibil Elkarte Lirikoak antzeztuko du Elgoibarren, urtarrilaren 25ean, 20:30ean hasita. 190 minutuko iraupena du eta sarrerak 15 euro balio ditu (8 euro gazte-txartela dutenek). 

Miren Urbieta-Vega soprano donostiarra, Gerardo Bullón baritonoa eta Igor Peral tenorea dira zarzuela honetako abeslari eta antzezle nagusiak, Klara Mendizabal, Ana Miranda, Iker Casares eta Ekaitz Gonzalez de Urretxurekin batea. Arkaitz Mendozak eta Josean Garciak zuzenduko dituzte Sasibil orkestra eta abesbatza.

2019 01 23 el caserio sasibil entsegua arg igor peral