Elgoibarko Izarrak antolatutako baserrietako santa eskean parte hartzeko urtarrilaren 28rako eman behar da izena

Barren.eus 2019ko urt. 18a, 13:17

Ohitura zaharrari jarraituz, otsailaren 4an, Santa Ageda Bezpera egunean, irtengo dira Elgoibarko Izarrako kideak baserriz baserri santa eskean. 1994an berreskuratu zuen Elgoibarko Izarrak baseriz baserri kantuan jarduteko ohitura, eta aurten 25. aldia izango dute.

14:30ean batuko dira Kalegoen plazan, eta bi taldetan banatuta, ahalik ea baserri gehien pasatuko dituzte kopla kantari. 21:30ak aldera arte jardungo dute kantuan, eta eguna amaitzeko, Aiastiako elkartean afalduko dute. Koruetan parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 28rako eman beharko dute izena 943 741 626 (Imanol) telefonora deituta edo edo elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus helbidera idatzita. Ekimen hau Udalaren lankidetzarekin antolatzen du Elgoibarko Izarrak.

∞Lotura duten albisteak: