Orri markagailuen lehiaketa antolatu du liburutegiak

Barren.eus 2019ko urt. 16a, 14:57

Gotzon Garate Udal Liburutegiak orri markagailuen lehiaketa antolatu du, eta herritarren eskariz lanak entregatzeko epea luzatu dute.

Otsailaren 22ra arte egongo da, beraz, parte hartzeko aukera. Ipuinetako pertsonaiak izango da gaia. Marrazkiak, paperean edo PDF formatuan aurkeztu daitezke. Udal Liburutegian edo liburutegia@elgoibar.org helbidera idatzita entregatu ditezke lanak. Irabazleak tablet bat jaso du saritzat. 

Bi maila izango ditu lehiaketak, 12 urtera artekoena eta 12 urtetik gorakoena. (ikus lehiaketako oinarriak)