‘Laja’ soinujolea hil da, urte askoan Mendaroko Trinitateen arima izandakoa

Barren.eus 2019ko urt. 16a, 10:21

Zapatu eguerdian hil zen Iñaki Garmendia "Laja" (Azkoitia, 1944) soinujolea, hogeita hamar urtean baino gehiagoan Mendaroko Trinitate jaiak alaitu zituen musikaria.

Arizterrazun ondoezak eman eta ospitalean hil zen Laja, 74 urterekin, eta haren heriotza oso sentitua izan da musika munduan eta zer esanik ez erromeria giroan. Landakandarekin osatu zuen urtetan bikotea, eta haretxekin etorri ohi zen Mendarora ere, Trinitate txiki egunez, egun osorako. Azkenekoz 2015. urtean izan zen Mendaroko Trinitateetan, Agustin Lazarobaster Trinitateko Jai Batzordeko kideak jakinarazi duenez. Geroztik, Ansorregi eta Larrañagak jardun dira haien ordez.

Trikiti doinuekin agurtu zuten Laja atzo Azkoitian

2019 01 16 Laja landakanda trinitateak mendaro 2013 1