Olatua argazki lehiaketaren bosgarren edizioa irabazi du Fernando Calvok

Barren.eus 2019ko urt. 10a, 09:34

Urpekaritzako erretratu batekin irabazi du Fernando Calvok Olatua argazki lehiaketaren bosgarren edizioa.

Lehiaketan parte hartzeko argazkia Olatua belauntzian eginiko egonaldian ateratakoa izan behar zen. Epaimahaia hiru argazkilarik osatu zuten, baina Facebook orrialdean izandako atsegite eta partekatze kopurua ere kontuan hartu dituzte. Fernan Calvoren argazkia izan da Olatua argazki lehiaketako irabazlea, eta 2019an zehar Olatua belauntzian astebeko egonaldia irabazi du.

∞Lotura duten albisteak: