Jesus Urizar hil da, Duo Plaentxi eta Basaur taldeetako musikari elgoibartarra

Barren.eus 2019ko urt. 7a, 15:30

Jesus Urizar musikari elgoibartarra hil da, 69 urterekin. Musikari ezaguna izan da Urizar oholtzan.Duo Plaentxirekin egin zen ezaguna inguruotan, baina ez du talde bakarra izan. Kantuak bizi zuen, eta musika latinoamerikarra egin du urteetan.

Soraluzeko Santa Ana jaietan igo zen estreinakoz oholtzara, beste hamar laguneko kuadrillan [tartean, Jose Luis Badiola bera, gerora oholtza lagun ezinbesteko izango zuena], Espontaneoak izenarekin. Galopera eta Yo vendo unos ojos negros kantuak abestu zituzten, gerora euren errepertorioan sekula falta izan ez diren bi kantu. Estreinako haren ondotik sortu zuten gero Nuvay hirukoa, Ines Maiztegi lagun hartuta. Gero etorri zen Duo Plaentxi biko ezaguna, 1968. urtean, zeinekin ehunka kontzertu eskaini zituen han eta hemen. 25 bat urte egin zituen Duo Plaentxik eszenan, harik eta desegin zen arte.  2013ko Eibar Kantuan jaialdian eman zuten agurreko kontzertua, baina ez Jose Luis Badiolak eta ezta Jesus Urizarrek berak ere ez zioten kantatzeari laga. Eta 2015ean, talde berri baten bueltan elkartu ziren berriro. Basaur jarri zioten izena Santi Sarasketa eibartarrarekin batera [Veracruz talde ezagunean ibilitakoa] osatu zuten hirukoari.

Hona Basaur taldearen estreinako kontzertuaren harira BARRENi eskainitako elkarrizketan Jesus Urizarrek eta Santi Sarasketak esan zituztenak. Elkarrizketa

2019 01 07 basaur jesus urizar