Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 12 16 jaiotza lehiaketa 1 saria elena marua amaroMota guztietako materialez eginiko hamabost jaiotza aurkeztu zituzten atzo 32. Jaiotza Lehiaketara, eta Elena eta Maria Amarok aurkeztutakoak eraman zuen lehen saria.

Amarotarrek orain dela bi urte ere irabazi zuten jaiotza lehiaketa, Sigma lantegiko ikur izan zen josteko makina erraldoiaren bueltan osatutako jaiotzarekin. Aurten aurkeztu zuten jaiotzarekin ere (ikus hemen) lehen saria jaso dute.

Parrokiako Katekesiko kideek jakinarazi dutenez, hamabost jaiotza aurkeztu dituzte aurten San Bartolome Parrokiak antolatzen duen lehiaketara, iaz baino hiru gutxiago. Denera 38 umek hartu dute parte jaiotzak egiten.
Lehiaketara aurkeztutako jaiotza guztiak San Frantzisko kaleko 24. zenbakian jarri dituzte ikusgai, eta bertan egongo dira urtarrilaren 7ra bitartean. (Honako argazki-bilduman ikus ditzakezue lehiaketara aurkeztu ziren hainbat jaiotza)
Sarituak:

• Errege magoen desfilerako izenematea
Ekialdeko errege magoen desfilean parte hartzeko izenematea gaur (abenduak 17)izango da, Udal Liburutegian, 16:30etik 19:00etara bitartean. LH4tik DBH1era artekoek hartu dezakete parte.

2018 12 16 32 jaiotza lehiaketa saribanaketa parrokia elgoibar

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza