Jaiotza lehiaketa egingo dute abenduaren 16an

Barren.eus 2018ko abe. 13a, 16:19

Elgoibarko parrokiako katekesiak antolatutako 32. jaiotza lehiaketa domekan izango da. Partaideek 11:00etarako aurkeztu beharko dituzte euren lanak San Bartolome parrokiako arkupeetan, eta epaimahaiak aukeratuko ditu lanik onenak.

Sari banaketa meza ondoren egingo dute. Lan guztiak San Frantzisko kaleko 24 zenbakian dagoen lokalean jarriko dituzte ikusgai urtarrilaren 7ra arte. Elgojaiotza taldeak, bestalde, gaur zortzi inauguratuko du jaiotza mekanikoa. Astegunetan 17:30etik 20:30era egongo da zabalik, eta asteburu eta jai egunetan, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era. (Informazio osoagoa eta lehiaketaren oinarriak hemen -PDF-)

Iaz 98 umek hartu zuten parte, eta mota guztietako materialez eginiko 18 jaiotza aurkeztu zituzten. Lorena Garcia eta David Romeroren jaiotza izan zen irabazlea.

Lotura duten albisteak: