Jasone Osorok idatzi eta Mikel Cornejok ilustratutako ipuina kontatuko du Maider Galarzak liburutegian

Barren.eus 2018ko abe. 13a, 10:21

Ipuin kontaketa saio berezia antolatu du Gotzon Garate Udal Liburutegiak gaurko (abenduak 13). Elgoibarko merkataritza sustatzeko helburuarekin Jasone Osorok idatzi eta Mikel Cornejok ilustratu duen Bera eta ezinezko oparia ipuina kontatuko du Maider Galarza ipuin kontalariak. Gainera, Txankakuak opariak zozkatuko ditu.

Merkataritzari buruzko hainbat ipuin kontatuko ditu Maider Galarza antzezle eta ipuin kontalariak gaur, hilak 13, Elgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegian eskainiko duen emanaldian. Ipuin horietako bat izango da “Bera eta Ezinezko oparia”. Jasone Osorok idatzi du eta Mikel Cornejoren marrazkiak ditu Txankakua merkatari elkarteak argitaratu berri duen ipuinak

Maider Galartzak bi saio eskainiko ditu. Aurrenekoa, 17:00etan, Haur Hezkuntzako umeentzat izango da; eta, bigarrengoa, 17:30ean, LH1, LH2 eta LH3 mailako ikasleentzat. Gainera, Txankakua Merkatari Elkarteak hainbat opari zozkatuko ditu ipuin kontaketa saiora etortzen diren gaztetxoen artean.

2018 12 12 bera eta ezinezko ipuina txankakua aurkezpena 2