2019ko egutegia aurkeztu du Elgoibarko Udalak

Barren.eus 2018ko abe. 12a, 20:39

Elgoibarko Udalak 2019ko egutegia aurkeztu du gaur arratsaldean. Elgoibarko Koloreak izan da aurtengo gaia. 31 herritarrek hartu dute parte, eta guztira 135 argazki aurkeztu dituzte.

Udalak 7.000 egutegi txiki kaleratuko ditu eta herri osoko postontzietan banatuko dituzte. Egutegi handiak, aldiz, elkarte, eskola, erakunde eta abarretan banatuko dituzte, eta Kultur Etxean edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) eskuratzeko aukera ere egongo da. Argazki saritu bakoitzak 70 euroko erosketa bonoa jaso du.

  • Hauek dira irabazleak: Gurutze Ariznabarreta, Vicente Guinea (3 argazki), Izaskun Estibaritz, Manuel Sanchez, Ana Loyola (2 argazki), José Ramón Cabrera, María Expósito, Mikel Askasibar,  Denis Saiz eta Regina Isasti. Azken honen argazkia aukeratu dute egutegi txikirako.
  • Ikusi hemen: 2019ko Egutegi Handia -PDF-
  • Ikusi hemen: Egutegi Txikia -PDF-

•Marrazki lehiaketako irabazleak
Marrazki lehiaketan, bestalde, Herri Eskolako eta Ikastolako 109 ikaslek hartu dute parte eta saridunek 30 euroko erosketa-bonoa, marrazteko materiala eta saritutako marrazki guztiekin prestatutako egutegi berezi bana eskuratu dute:

  • Hauek izan dira irabazleak: Naroa Ansola, Salsabil Salhi, Uxue Altzerreka, Sara Mousaif, Aitana Gonzalez, David Cornel, Luken Viñaras, Nora Beitia, June Rodriguez, Naroa Muguruza, Laia Lopez de Sabando, Unax Tapia.

Datorren urteko lehiaketarako gaia Kirola Elgoibarren izango da.

2018 12 12 egutegia 2019 elgoibar udala aurkezpena jendea barren

Lotura duten albisteak: