Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 05 19 bertsogintzaahozkotasunaGipuzkoako Bertsozale Elkarteak, ikasturte hasieran, jarraipena eman dio Elgoibarren ahozko komunikazioa bertsoaren bidez lantzeko egitasmoari. Guztira, 202 ikasle ari dira ahozkotasuna eta bertsogintza lantzen ikasturte honetan. Ikasturte bukaerako jaialdiak maiatzaren 20an eta 21ean izango dira Herriko Antzokian.

 

Aurtengoa proiektu honen hamargarren edizioa izan da, eta bertan parte hartu duten ikasleek, astean, ordubete eskaini diote ahozkotasuna lantzeari, horretarako bitarteko tresna bertsoa izan dutelarik. Saioen gidari Iñaki Gurrutxaga bertsolaria izan da. Herri Eskolako 4. eta 5. mailako ikasleek eta Ikastolako 5. eta 6. mailakoek jardun dute egitasmo horren baitan. Proiektu hau Elgoibarko Udalak finantzatutakoa da.

• Bertso Jaialdiak maiatzaren 20an eta 21ean

Proiektuak ikasturte osoko iraupena izan du, eta bertan jardun duten ikasleek bertso-jaialdi bat egingo dute, herritarren aurrean, urtean zehar egin duten lanaren erakusgarria eskaintzeko. Ikasturte bukaerako jaialdiak maiatzaren 20an eta 21ean, eguaztenean eta eguenean, izango dira 18:00etan Herriko Antzokian. Asteazkeneko jaialdian Ikastolako eta Herri Eskolako 5. mailako ikasleek jardungo dute bertsotan, eta osteguneko saioan, berriz, Herri Eskolako 4. mailako eta Ikastolako 6.mailako ikasleek.

• Iñaki Gurrutxaga eta Uxue Alberdi bertsotan

Saio hauetan aurkezle lana egiteaz gain, Iñaki Gurrutxaga Uxue Alberdirekin ere arituko da bertsotan. Bertso-jaialdirako sarrera doan da, beraz, Udaleko Euskara Sailak gonbite berezia egin nahi die proiektu honetan parte hartu duten ikasleen gurasoei, euren seme-alabek ikasturtean landutakoaren emaitza ikustera joan daitezen.

2015 05 19 bertsogintzaahozkotasuna2014a

Argazki lehiaketa

2022 Argazki Lehiaketa

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza