Bikote harremanen eta bikotekideen rolen inguruko obra da, 30 bat minutuko iraupena duena eta izenburua frantsesez badu ere, euskaraz izango da antzezlana. Gaztelekuan izango da emanaldia, 18:00etan.
Paxkal Irigoyen duela gutxi ere egon da Mendaron, birritan, Joseba Olazabal mendaroarrari zaraten kontrako panelak jartzeko bere borrokan babesa ematera etorri baitzen, Billau musika taldearekin.