Uxue Alberdi eta Danele Sarriugarte solasean jarri ditu Lankuk, Buruz buru lanean

Barren.eus 2018ko abe. 5a, 13:22

Zazpi bertsolari eta hainbat kultur adierazpidetako zazpi lagun solasean jarri ditu Bertsolaze elkartaren Lanku kultur enpresak Buruz buru izeneko proiektuan, eta zazpi liburuxkaz osatutako bilduma batean eman. Uxue Alberdi eta Danele Sarriugarte elgoibartarrek hartu dute parte.

Uxue Alberdik, Danele Sarriugartek, Joseba Sarrionandiak, Gorka Urbizuk, Nerea Ibarzabalek, Ruper Ordorikak, Onintza Enbeitak, Eneko Sagardoik, Igor Elortzak, Andoni Egañak, Ilaski Serranok, Julio Sotok, Maite Berriozabalek eta Manex Agirrek parte hartu dute proiektuan, elkarren artean bikoteak osatuta. 

Kulturgileek jarritako abiapuntuei edo galderei erantzun diete bertsolariek, idatziz, Buruz buru proiektuan. Elgoibartar biek elkarrekin jardun dute "Gertatzen ari da" saiakeran. Sarriugartek Donostian egin zuten auzkezpenean azaldu zuenez, Alberdik eta berak puntuka jardun zuten solasean, galdera batetik abiatuta: ea bere belaunaldiak zer ekarri dion bertsolaritzari galdetu zion eta aurreko belaunaldiak ekarritakoari begira jarri zen Alberdi. Abiapuntuak asko izan dira, eta landutako estiloak ere bai: saiakerak, ipuinak..., eta bai puntu jartzaileek eta baita idazleek ere proiektuari jarraipena emateko gogoa agertu dute.

Lankuk argitaratu du bilduma. Bertsozale Elkarteak, bertsolaritzaren azpiegitura indartzeko sortutako kultur enpresa da Lanku

2018 12 05 lanku buruz buru aurkezpena

2018 12 05 lanku aurkezpena buruz buru donostian prentsa