Aurten ere punta-puntako kartela osatu du Elgoibarko Izarrak. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal eta Unai Iturriaga arituko dira kantuan, Uxue Alberdi bertsolariaren gidaritzapean. Elgoibartarrak egingo ditu gai-jartzaile lanak.
Bertso-jaialdia abenduaren 27an izango da (eguena), Elgoibarko Herriko Antzokian, 22:00etan hasita.
Sarrerak 11 euroan jarriko dituzte salgai (10 eurotan Elgoibarko Izarrako bazkide direnentzat).
Sarrerak Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen egoitzan eros daitezke abenduaren 10etik 21era bitartean. Epe hori amaitu ondoren, sarrerarik geratzen bada, egunean bertan Herriko Antzokian salduko dira.
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatu du bertso-jaialdia Elgoibarko Udalaren lankidetzarekin, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.