Senideen ahotsak jasotzen ditu "Amaren etxea. Euskal preso politikoen senideen historia bat" liburuak. Jokin Urain idazle eta preso ohiak sakabanaketak hainbat euskal herritarren bizitzan izan duen eragina islatu du liburuan jaso dituen ehun bat testigantzaren bitartez. "Bizitzan ibilbide ezberdinak izan arren patu berberak batzen dituen gizonezko eta emakumezkoak, gazte eta nerabeak, heldu edo adintsuak dira ahostunak: maite kuttunen bat dute espetxean, etxetik ehunka kilometrora, eta senideak eta lagunak ere zigortzen dituen sakabanaketa eta urrutiratzearen espetxe politika krudelaren biktima bilakatzen ditu horrek".
“Amaren etxea” liburua Naiz egunkariaren webgunean eros daiteke. Liburu-denda eta kioskotan ere salgai dago dagoeneko eta Durangoko Azokako Gararen standean ere egongo da salgai, egunkariak azokara eramango duen produktu nagusia izango baita. Informazio osoagoa hemen: naiz.eus
• Liburuaren aurkezpena Mendaron
Jokin Urain berak aurkeztuko du liburua Mendaron, ostiralean (abenduak 7), Sarek eta Mendaroko Gazte Asanbladak antolatu duten aurkezpen ekitaldian. Mendaroko Gaztetxean izango da, 22:00etan hasita. Azken arnasa arte dispertsioaren aurkako dokumentala eskainiko dute lehenik eta Urainek liburua aurkeztuko du gero.