1943tik gaur arte izan dituen mugarri nagusiak jaso ditu Morkaikok dokumental batean

Barren.eus 2018ko aza. 30a, 09:55

Eup, Morkaiko! dokumentala estreinatuko dute gaur (azaroak 30) Elgoibarko Herriko Antzokian. 75. urtemuga du Morkaiko Mendizale Elkarteak eta 1943tik gaur arte mendi taldeak izan dituen mugarri nagusiak jaso dituzte dokumentalean, bazkide izan direnen eta direnen ahotan.

75. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu Morkaiko Mendizale Elkarteak. Azaroaren 15etik elkartearen historia ezagutzeko aukera izan da Kultur Etxeko erakusketa gelan, eta gaur, dokumentala estreinatuko dute Herriko Antzokian, 20:00etan.

BARREN aldizkariak ere erreportaje berezia eskaini dio Morkaikoren 75. urteurrenari, aste honetako alean 1098. zenbakian -PDF-.

2018 11 30 eup morkaiko dokumentala kartela elgoibar