‘Poza’ album ilustratua argitaratu du Uxue Alberdik

Barren.eus 2018ko aza. 28a, 18:45

Uxue Alberdik Poza album ilustratua argitaratu du Elkar argitaletxearekin. Eider Eibar ilustratzailearekin batera osatu du albuma, eta gaur aurkeztu du Donostian. Iban Urizar musikari elgoibartarrak konposatu du album ilustratutan oinarritutako kanta, liburuaren osagarri eta gozagarri dena. Musikari elgoibartar gehiagoren laguntza ere izan du Alberdik.

Bertsotan idatzitako albuma da Poza (Elkar), hamar bertsotan pozari kanta egiten diona. Liburuarekin batera, kantua eta klipa ere zabaldu dituzte. Iban Urizar musikari elgoibartarrak konposatu du album ilustratutan oinarritutako kanta, liburuaren osagarri eta gozagarri dena. Kantuaren grabazioan, baina, beste hainbat musikarik ere parte hartu dute, tartean bi elgoibartarrek: Naia Membrillerak eta Aitor Novak. Herriko hiru musikariez gain, Keu Agirretxea eta Mariano Hurtado ere aritu dira.

Poza albumean poz diferenteak topa daitezkeela azaldu du Uxue Alberdik Poza album ilustratuaren aurkezpenean, gaur goizean Donostian. "Xomorro bakoitzeko poz bana: iñurri poza, erleen poza, matxinsalto poza, kilkerren poza...", azaldu du idazleak. Liburua, kontatzeko baino kantatzeko egokiagoa izan daitekeela zehaztu du.