Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 11 28 2018 06 13 musika taldeak entsegua elgoibar mugurutza 1Pedro Mugurutzako eskola egon zen eraikinean, Usetxe kalean, musikarientzako bost entsegu lokal egin ditu Elgoibarko Udalak. Orain, herriko musikari eta musika taldeei aurkezteko eta erabilera arauei buruz berba egiteko bilera deitu dute abenduaren 4rako.

Elgoibarko Kultur Etxean bilduko dira musikariekin eta herriko musika taldeekin, abenduaren 4an, 19:00etan. Usetxen eraiki dituzten entsegu lokalen kudeaketa eta funtzionamendua nolakoa izango den azalduko dute Udaleko arduradunek. Halaber, bileran areto horiek erabiltzeko arau batzuk ezartzeko aukera ere aztertuko dute.

Eraikinaren sotoan hutsik zegoen lokaletako batean eraiki dituzte bost entsegu gelak, bakoitza hogei metro koadrokoa eta intsonorizatua. 153.000 euroko kostua (B.E.Z. kanpo) izan dute lanek.

Elgoibarko alkate Ane Beitiaren esanetan, musika eskolatik kanpo hamabost talde inguru dituzte identifikatuta Elgoibarren. "Hainbestekoa da eskaera, non horietako talde askok entseguak egiteko lekurik ez dutela, eta hortaz, Elgoibartik kanpo joan behar dira bestelako aukeren bila. Esparru horretan dauden zailtasunen jakitun, Udalak, ahal duen neurrian, laguntza eskaini nahi die, entseguak egiteko toki bat eskainiz eta zergatik ez, gure herrian etorkizunean ospatuko diren kontzertuetan beren parte-hartzea sustatuz".

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza