'Parisera joan nintzen' abestia eta bideoklipa kaleratu ditu Amorantek, osabaren omenez

Barren.eus 2018ko aza. 26a, 13:33

Amorantek (Iban Urizar Ondarza) bere osabari eskainitako abestia argitaratu du, Parisera joan nintzen izenekoa. Josemari Ondarza Arrillaga zenaren hitzekin osatu du abestia, eta bideoklipa ere osabari gustatuko litzaiokeena modukoa egin du, ikustekoa.

"Nere tio josemariren omenez eginiko bideo hau aurkezten dizuet. Txikitan kantatzen zigun istorioa eta goxotasunez gogoratzen duguna", azaldu du Iban Urizarrek sare sozialetan, Amorantek kaleratu duen azken abestiaren bideoaz. Irudietan Braulio astoak tiratutako gurdi gainean ageri da Amorante, Donostiako Kontxako pasealekuan. "Ederra izan da Braulio kaka egiten ikustea donostiko pasiara eder horretan, turistek berea egiten zuten bitartean", azaldu du. Igande goiz batean, Donostitik pasiaran zuzenean grabatutakoa dela gaineratu du.

Bira Produkzioak kooperatibak grabatu eta ekoitzitako bideoa da.

 ∞Lotura duten albisteak: