Kaleak argiz eta magiaz bete zituzten argidun aterkiek

Barren.eus 2018ko aza. 22a, 11:56

Elgoibarko kaleak kolorez eta argiz bete zituzten atzo Eventus Culture taldeko kideek. Mugikortasunaren Aste barruan eskaini zuten kalejira.

Astelehenean Bambolea taldekoek eskaini zuten kaleko ikuskizunak girotu zituen herriko kaleak, eta atzo argidun aterkiekin eskaini zuten ikuskizuna Eventus Culture taldeko dantzariek. Mugikortasun Iraunkoraren Asteko arratsaldeak girotzeko antolatu ditu Udalak kaleko ikuskizunok. 

Autoak gutxitu eta kaleak oinezkoentzat egiteko astea izendatu zuen Elgoibarko Udalak azaroaren 19tik 25era bitartekoa, eta horretarako, hainbat ekintza antolatu ditu.

 

2018 11 21 argidun aterkiak kalejura elgoibar 1 barren

2018 11 21 argidun aterkiak ikuskizuna elgoibar kalean

2018 11 21 argidun aterkiak kalegoen elgoibar barren

2018 11 21 argidun aterkiak kalejira mugikortasun elgoibar

2018 11 21 argidun aterkiak elgoibar kalejira barren v1

 

∞ Lotura duten albisteak: