Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 05 14 danborradakokartelirabazleaNerea Oteiza Zubiaurrek irabazi du 2015eko Trinitate jaietako nagusien Danborrada iragartzeko kartel lehiaketa. Maiatzaren 30ean izango da aurtengo danborrada, baina ohi baino ordu-erdi beranduago hasiko da -23:30ean beharrean gauerdian-. Bi arrazoirengatik atzeratu dute hasiera ordua: Errege Kopako finala jokatuko delako egun horretan eta ETBk zuzenean emango duelako danborradaren hasiera.

 

Trinitate jaietako nagusien danborrada iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Atabal elkarteak. Zortzi lan aurkeztu ziren lehiaketara eta Nerea Oteiza Zubiaurre eibartarrak aurkeztutakoa saritu du epaimahaiak. 300 euro jasoko ditu irabazleak. Oteizak 2013an ere irabazi zuen lehiaketa hau, eta iaz berriz, San Bartolome jaiak iragartzeko kartel lehiaketa irabazi zuen.

• Danborrada zuzenean emango du ETB4 kateak

EiTBk zuzenean emango du aurten Elgoibarko nagusien danborradako hasiera, Kalegoen plazan egiten duten lehen ordu-erdia, hain justu ere. Bartzelonak eta Athleticek jokatuko duten Errege Kopako finala dela-eta ordu-erdi atzeratu dute Atabal elkartekoek danborradaren hasiera, telebistan plaza hutsik ager zitekeenaren beldurrez. 21:30ean da hastekoa finala eta luzapenik ezean 23:15erako amaituta egon beharko luke. Danborradan parte hartuko duten 200dik gora lagunek, ohi duten legez, Sigman afalduko dute eta pantaila erraldoi batean ikusi ahal izango dute finala.

ETB4 katetik emango dute zuzenean Elgoibarko danborrada, eta hurrengo egunean, danborradari buruzko saio berezia eskainiko dute ETB1ean, 23:00ak inguruan, zapatuan Elgoibarren jasotako irudiekin.

•  Entsegua zuzenean ETB1ean

Azkenik, datorren asteko martitzenean, hilaren 19an, danborradako entseguak nolakoak diren ezagutzera etorriko dira Elgoibarrera ETB1eko Euskal Herria Zuzenean saiokoak, eta zuzeneko konexioa egingo dute, 19:30etik aurrera.2015 05 14 danborradakokartelirabazleav1

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza