Biraka taldeko dantzariak 18:30ean abiatuko dira Kultur Etxe paretik eta Errosario kaletik Kalegoen plazarainoko kalejira egingo dute. Plazan, 19:00etan, dantza emanaldia egingo dute. 180 ikaslek parte hartuko dute, eta Gaba beltzeko edo Haloween giroko dantzak dantzatuko dituzte.
Orduerdi pasatxoko emanaldia izango da, “umore dosi handikoa eta ondo pasatzeko antolatutakoa”, baina, hala ere, antolatzaileek ohartarazi dute gaiagatik beragatik gerta daitekeela ume txikiak beldurtzea.