Javier Elorzak Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan aurkeztuko du “Villamayor de Markina”, Elgoibar deitua izeneko liburua. Eguen honetan, azaroaren 8an, izango da aurkezpenb ekitaldia, 19:00etan hasita. Elgoibarko eta Mendaroko Erdi Aroko historia kontatzen duen liburuaren nondik norakoak azalduko ditu Elgoibarren bizi den historialari soraluzetarrak. Era berean, datorren astean Mendaron aurkeztuko du liburua. Azaroaren 14an izango da Mendaroko udaletxeko udalbatza aretoan, 19:00etan hasita.