Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 10 27 kinto ospakizun eguna elgoibar kalegoen hasiera barrenArgazkian ikus daitekeen irudi ederrarekin hasi da Kinto-ospakizunen estreinako jaialdia. Urte desberdinetako kintoek, -23 taldek hartu dute parte-, elkarrekin atera dute argazkia Kalegoen plazan eta bakoitzak bere bidetik jo du gero. Ordu batzuk beranduago batuko dira berriro elkarrekin herriko kaleetan.

Mila lagun inguru batu ditu Elgoibarko kinto ospakizunen estreinako egunak. Kalegoen plazan elkartu dira 13:00etan eta argazki erraldoia atera ostean, kinto bakoitzeko taldea bere kontura ibiliko da. Mauxitxa txarangak Euskaraldiari babesa adierazteko argazkia ateratzeko ere aprobetxatu du aukera eta herritarrak atzean dituztela atera dute argazkia.

2018 10 27 kinto ospakizun eguna elgoibar kalegoen plazan hasiera barren 

•Asteburu bete-betea

Festa giroa ziurtatuta dago Elgoibarko kaleetan, eta ez bakarrik kinto-ospakizunagatik, urriko azken asteburua bete-betea izango baita. Barixakuan jarri zuten martxan Kalefood merkatua Maalako parkean eta horren barruan foodtruck furgonetak, artisauen postuak, zuzeneko musika eta umeentzako tailerrak egingo dituzte, besteak beste, domekara bitartean.

Taupada antzerki taldeak ere atzo eskaini behar zuen Logikomitoak antzezlana, baina euriagatik bertan behera gelditu zen emanaldia.
Gaur, hil bukaerako nekazaritza eta abeltzaintza feria egin dute. Umeentzako artile tailerra eskaini dute Kalebarrenen eta Lagun Taldea Txirrindulari eskolak kudeatu du txosna. Ohi duten legez, gau osoan erre duten txerriarekin egindako pintxoak saldu dituzte.
Gaur eta bihar Elgoibarko Artisauen azoka ere egingo dute Maalan.
Domekan, Karakate Mikologi Elkarteak antolatutako perretxiko erakusketa ikusi ahal izango da Kultur Etxeko sotoan, 11:00etatik aurrera. 12:30ean hileroko kontzertua eskainiko du Udal Musika Bandak (ikus kontzertuko egitaraua). Hortaz, aisialdirako aukera zabala izango da asteburuan eta ordu bat gehiago izateak ere lagunduko du, ordulariak ordu bat atzeratu behar baitira gaur, neguko ordutegira egokitzeko. Goizaldeko hiruretan, ordu biak izango dira.

2018 10 27 hil bukaera azoka urria artile tailerra

2018 10 27 hil bukaera azoka urria lagun taldea txosna

27 artalde azoka artisauak kalefood maala elgoibar orokor

27 artalde azoka artisauak kalefood maala elgoibar foodtruck

27 artalde azoka artisauak kalefood maala elgoibar 5

27 artalde azoka artisauak kalefood maala elgoibar 1

27 artalde azoka artisauak kalefood maala elgoibar irati

27 artalde azoka artisauak kalefood maala elgoibar foodtruck2

27 artalde azoka artisauak kalefood maala elgoibar 2

27 artalde azoka artisauak kalefood maala elgoibar bidatz

27 artalde azoka artisauak kalefood maala elgoibar 4

2018 10 27 artalde azoka artisauak kalefood maala elgoibar

27 artalde azoka artisauak kalefood maala elgoibar 3

 

 

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza