David Gorospe (bateria), Joanes Ederra (baxua) eta Ander Ederrak (gitarra) osatutako hiruko instrumental zarauztarra da Buffalo. Jazz, funk eta rock doinuak eskainiko dituzte besteak beste, eta inprobisazioa da beren emanaldiak berezi egiten dituen ezaugarrietariko bat. Hirugarren diskoa atera berri du egiten duten musika etiketatzea batere gustuko ez duen Zarauzko taldeak, Ulu izeneko lana.
19:00etan hasiko da Buffalok sotoan emango duen kontzertua.